Welcome to my blog :)

rss

2010/03/26

ASPERGER SINDROMEA


1944an Asperger-ek lau kasu klinikoen berri eman zuen. Autismo era desberdinak erakusten zituzten eta bere adimen ahalmenak, bakoitzarenak desberdinak izan arren, Kanner-ek deskribatutakoenak baino garaiagoak ziren.

Gaur egun eztabaidan dago, batzuentzat garapenaren arazo inbaditzailea osatzen du, besteentzat beranduago hasten den autismoaren era kliniko bat da, adimenaren eta hizkuntzaren atzerapenik gabekoa, funtzionamendu handiko autismoa izango balitz bezala. Hona hemen bere ezaugarriak:

* Harremanetarako ez-ahozko arazoak: ikusmen kontakturik ez daukate edo akatsduna da; mimika eta imitazioa eskasak dira, jarrera desegokiak dauzkate.
* Harremanen ahozko arazoak: nahiz mintzamenaren garapena normala edo goiztiarra izan eta arazo fonetikorik, fonologikorik eta sintaktikorik ez agertu, problema semantikoak eduki ditzakete: hitzen hautaketa berezia, neologismoak, intonazio anormala eta ahoskatze indartsuegia; hizkera digresiboa, partaideari kasu egin gabe, pedantekeria.
* Elkarrekintza arazoak: harreman murritzak; senitarteko eta lagunarteko isolamendua, taldeetan parte hartuezina; bere originaltasunak besteen isekak erakartzen ditu; portaera arazoek, aurkakotasunak, erasokortasunak, arretagabekeriak zaildu egiten du eskolaratze arrunta.
* Arazo psikomotoreak: jarrera baldarrak nabariak dira; nekez ikasten dituzte funtsezko imintzioak; orokorrean traketsak dira; estereotipia ugari eduki ohi dituzte.
* Adimen maila garaia daukate; pentsakeraren eta hizkuntzaren heldutasuna harrigarria gertatu liteke; oroimenaren eta arrazoiketa matematikoaren neurriz kanpoko ezagutzak eduki ditzakete.
* Ezaugarri emozionalak: espresioa beti da ezohikoa. Adibidez, litekeena da sexuarekiko jakinmina ez erakustea nerabezaroan, edo, alderantziz, ageriko masturbaziorako joera konpultsiboa eta exhibizionismoa edukitzea. Enpatia ezak, gizartearekiko axolagabekeriak, egozentrismoak, umore gabeziak erabat eragozten diote gizarteratzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario