Welcome to my blog :)

rss

2010/03/25

AUTISMOA


Autismo klasikoak hiru sintoma mota ditu:

  1. Gizartearekiko elkar eragin mugatua.
  2. Ahozko eta beste eratako komunikazioekin arazoak, baita irudimenarekin ere.
  3. Aktibitate eta interes mugatuak edota ez oso arruntak.

Normalean sintoma hauek bizitzaren lehenengo hiru urteetan zehar agertzen dira, bizitza osorako. Autismoarentzako ez dago sendagairik baina pertsonak “ondo” zainduz gero jarrera ez ohikoak gutxitu daitezke. Normalean autismoa duten pertsonen bizi iraupena normala da.

10.000 pertsoneko autismoa lau pertsonek pairatzen dute. Gizonezkoek emakumezkoek baino lau aldiz gehiago sufritzen dute (berdin dio zein arraza, status-maila,...). Autismoak mailan, gradu, ezberdinak izan ditzake, autismo mailarik altuenean pertsonen jarrera oso errepikakorra da, haien burua mintzeko gai dira eta oso erasokorrak dira. Defizit mental hau (autismoa) maila baxuago batean pairatzen dutenek, ikasteko arazoak dituzte, baita beste pertsoneekiko erlazioak mantentzeko ere.

Ume bat autista den ala ez jakiteko, hainbat ezaugarri har ditzakegu kontuan:

  • Oso pasiboak izaten dira.
  • Ez dute ingurunearekiko inolako harremanik garatzen.
  • Inguruan dituzten pertsonenganako eta gauzetarako sentiberatasun txikia agertzen dute.

Hau guztia dela eta, zenbaitetan gurasoek semea edo alaba gorra dela pentsatzen dute, esaten dizkioten soinuei eta hitzei ez baitie erantzuten. Haur hauen defizitak ez dira lengoaiaren ohiko garapen jarraibidearekiko atzerapenak edo desbideratzeak, lengoaia garatzen hasi baino lehenagoko oinarrizko komunikazioa trebetasunen alterazio larriak baizik. Kasu horietan hitzezkoa ez den komunikatzeko asmorik ezak, interesen bat besteei adierazteko gaitasunak eta emozioak ulertzeko zailtasunak, alderdi horiek guztiak, komunikazio-estrategia goiztiarrak eta hitzezko lengoaia garatzen hasi aurrekoak direnak, haur-garapenaren hasiera-hasieratik daude alteratuta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario